XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Sentipenak egin, erregulatu eta koordinatzen diren leku baten beharra intuitu.

3. Zentzuen eta nerbio-sistemaren gaisotasun berezienak ezagutu, baita beroriek ekiditeko bete behar diren arauak ere.

HELBURU ESPEZIFIKOAK
1. Zentzuak kanpoko munduarekin harremana izateko modutzat jo.

2. Zentzuak beren funtzioen arabera sailkatu, eta bakoitzaren parte garrantzitsuenak deskribatu.

3. Zentzuetatik nerbio-sistemara sentipenak transmititzeko modua ulertu.

4. Nerbio-sistemaren funtzio orokorrei buruzko ideia garbi bat hartu.

5. Nerbio-sistema, nerbio-sistema zentralean eta nerbio-sistema autonomoan sailkatu.

6. Nerbio-sistema zentralaren berezitasunak eta funtzioak ezagutu.

7. Nerbio-sistema zentralaren parte ezberdinak deskribatu.

8. Nerbio-sistema autonomoaren berezitasunak eta funtzioak ezagutu.

9. Sistema sinpatikoaren eta parasinpatikoaren ekintza antagonikoa ulertu.

10. Neurona nerbio-zelulatzat onartu, eta bere parteak eta funtzioak ezagutu.

11. Borondatezko egintza eta erreflexua bereizi.

12. Zentzuen eta nerbio-sistemaren gaisotasun berezienak ezagutu, baita zerk eragindakoak diren ere.

13. Nerbio-sistemaren eta zentzuen funtzionamendu egokirako higiene-arauak praktikatu.

14. Drogek nerbio-sisteman eta organismoan eragindako arazoak ezagutu.